1937ko apirilean Gernika-Lumoko bonbardaketari buruz Ernest Hemingwayk idatzitako testua
1939ko otsailaren 6an, Ernet Hemingwayk bere bigarren emaztearen ama Mrs. Paul Pfeiffer-i honakoa idatzi zion gutun batean. Gaur, Gernika-Lumon irakurri dute. Irakurketa, John Hemingwayk, idazlearen ilobak egin du ingelesez eta erderaz, eta Edorta Jimenezek irakurri du euskaraz:
“Espainiar gobernuak nazioarteko bolondres guztiak kanpora bota zituen aldi berean italiarrek beste tropa berri batzuekin, artileriarekin eta hegazkinekin parte hartu zuten eta orduantxe itxe zen Frantziarekiko muga Chamberalainek eta Daladierrek hornituriko artilerria eta munizioa eta sar ez zitezen. Eta zera, badakit horretaz berba egitea alferri dena baina, Sunday Visitor horretan irakurri nuenean zer zioten gorrien ankerkeriez, espainiar gobernu “komunistaz” eta guda orain baino zenbait hilabete lehenago amai zezakeen Franco izeneko general baten gizatasunaz zeinak ziurrenik ez zuen horrela egin zeren eta populazio zibilarik kalte egitearen beldur zen, batik bat ikusirik herriak eta herriak hondakindegi huts bihurtu arte suntsitu arte behin eta berriro bonbardatuak zirela, ikusirik horietako herritarrak erailik zirela, kaminoetan aurrera ihesean ilara luzeak osatuz zihoazen aterpe gurakoak behin eta berriro ametrailatuak zirela, zera, zer esango dizut, ez du merezi. Orain ostera egundoko ahalegina egiten ari dira Francok sekula ere ez zuela Gernika bonbardatu. Gorriek suntsitu zuten bonbakadan bonbakadez, horra. Tira, ez nintzen izan Gernikan, bai ostera Mora del Ebron, Tortosan, Reusen, Tarragonan, Sagunton eta beste hainbat herrietan noiz-eta Francok orain Gernikan sekula egin ez duena dioen berbera egin zuenean. Horrek guzti horrrek orain, zertarako balio du baina? Gerran zarela egin zenezakeen bakarra hartan nagusitzea da. Traizionatu izan zarenean, hamaikatxo aldiz eta makina bat eratara saldua izan zarenean, ez diozu zertan aurka egin zutaz esango diren gaiztakeriei ez eta zutaz zabalduko diren era guzitetako gezurrei. Gaiztoak, benetan, britaniarrak izan ziren. Hasiera beretik azken-azkeneraino”.