Busturialdeko bertsolari gazteak bigarren geratu ziren BBK sarietako finalean
Barikuan Bilboko Kafe Antzokian ospatu zen bertsolari gazteen BBK sarietako finalean Hego Uribeko bertsolari taldeak lortu zituen puntu gehien. Otsailaren 17an hasi zen txapelketaBusturialdeko bertsolari gazteak bigarren geratu ziren barikuan ospatutak...
Barikuan Bilboko Kafe Antzokian ospatu zen bertsolari gazteen BBK sarietako finalean Hego Uribeko bertsolari taldeak lortu zituen puntu gehien. Otsailaren 17an hasi zen txapelketa
Busturialdeko bertsolari gazteak bigarren geratu ziren barikuan ospatutako bertsolari gazteen BBK sarietan.Txapelketan hego Uribeko taldea gailendu zen 404 puntu lortuz; Busturialdekoek berriz 393 puntu lortu zituzten.
Busturialdeko 18 urteko taldea, Beñat Bilbao Landak, Enare Muniategi Etxabek eta Lurdes Ondarok osatzen zuten. 19 eta 24 urte bitarteko taldean, berriz, Gurutz Uruburu Ibarguengoitia, Ibai Amillategi Omaetxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido aritu ziren bertsotan. Lurdes Ondaro Mallea munitibartarrak eraman zuen etxera, barikuan ere eman zuten bizkaiera onenaren saria.
Itxaro Juaristi Olaetxea ibili zen egun hartan aurkezle lanak egiten.
Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Jurgi Fuentes Goikoetxea aritu zen.
Sari banaketa ekitaldian Leire Aragón BBK-ko idazkariak, Juan Gomez Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Beñat Vidal Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen arduradunak hartu zuten parte.
Sei talde eta 48 partaide
Otsailaren 17an ekin zioten Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketari, eta guztira 48 bertsolarik parte hartu dute. Eskualde bakoitzetik seina ordezkarik aritu dira txapelketan.
Hain zuzen ere, eskualde hauek parte hartu dute aurten: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta.