‘Skeleton Sea’ aldi baterako erakusketa
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeak biltzen duen
Skeleton Sea erakusketari lotuta, zaborrekin artea egiteko tailerrak egingo dituzte egunotan.
Ingurumenak jasotzen dituen arriskuen inguruko sentsibilizazioa handitzen saiatzen dira Skeleton Sea erakusketagaz, horretarako, arte ekologikoa erabilita. Hala, erakusketa egin dutenek «ozeano eta hondartzak babestearen garrantzian sinisten duen edozeini, hondartzetan antolatutako garbiketa ezberdinetan zein Skeleton Seako arte-tailer ezberdinetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak».
Bilketa lehenengo
Tailer horietan parte hartu nahi dutenek bihar eta etzi dute horretarako aukera. Urdaibaiko hareatzetan hondakinak bilduko dituzte lehenengo, eta etzi, ordu ezberdinetan egingo dituzten hiru tailerren bitartez, taldekako eskultura sortzeko bilduko dira sei urtetik gorako parte hartzaileak.
EGITARAUA
Zapatua:
– 10:00-12:00. Artea zaborrarekin: Bilketa. Urdaibaiko hareatzetan hondakin bilketa, Skeleton Searekin elkarlanean. Hondakin horiek oinarri hartuta, zentroan eskegiko den mugikari bat osatuko da. Adina: 6 urtetik aurrera. Doan.
Domeka:
– 10:00-12:00. Artea zaborrarekin: I. tailerra. Hareatzetako garbiketan jasotako hondakinekin, taldekako eskultura (mugikari) sortzeko tailerra. 6 urtetik aurrera. Doan.
– 15:00-17:00. Artea zaborrarekin: II. tailerra. Hareatzetako garbiketan jasotako hondakinekin, taldekako eskultura (mugikari) sortzeko tailerra. 6 urtetik aurrera. Doan.
– 17:00-19:00. Artea zaborrarekin: III. tailerra. Hareatzetako garbiketan jasotako hondakinekin, taldekako eskultura (mugikari) sortzeko tailerra. 6 urtetik aurrera. Doan.