Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • On Egin!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

HAPOa diseinatzeko garatu duen parte hartze prozesuaren amaierako txostena aurkeztuko du Foruko Udalak

Eguenean [maiatzaren 7an] egingo dute aurkezpen publikoa, 19:00etan, J.M. Torrealday Kultur Etxean

Olaia Zabalondo
Forua
2015/05/05
Parte hartze prozesuaren berri eman zuteneko irudia

Parte hartze prozesuaren berri eman zuteneko irudia

Foruko Udala Hiri-Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria diseinatzera doa. Hori egiteko, baina, lehenik eta behin parte hartze prozesu bat abiarazi zuen udalak, izan ere, HAPOaren diseinuan herritarren partaidetza “lehentasunezkoa” dela azaldu du Foruko alkate Janire Urkietak. Parte hartze prozesu hori amaituta, amaierako txostena aurkeztuko die herritarrei, eguenean. Herriko etorkizuneko antolamenduaren eredua ezartzeko herritarren “beharrizanak, zalantzak eta ikuspegia” kontuan hartzea izan du helburu udalak. Asmoa, alkatearen arabera, “foruarren beharrizanei erantzuna ematea eta prozesua gardentasunez eta adostasunez burutzea” da. Eguenean aurkeztuko duten txostenak 2015eko otsailaren eta apirilaren artean egindako parte hartze prozesuaren diagnostikoan ateratako emaitzak eta ondorioak batzen ditu. Egindako analisien eta azterketen ekintzak, ondorioak eta HAPOaren idazketaren ondorengo faseetako ildoak azaltzen ditu, hain zuzen ere. Orain arteko parte hartze prozesutik hiru ondorio nagusi atera dituzte. Hala, batetik, Foru bere identitatea berreskuratzea bilatzen duen herria dela ondorioztatu dute: “batetik bere ingurune naturalaren errefortzua behar du,eta bestetik, topaketetarako espazio komunak hobetu”. Argi geratu da, bestalde, foruarrentzat ingurune naturalak duen garrantzia. Horien arabera, “harro sentitzeko arrazoia” baita. Zentzu horretan, ingurune natural horren defentsa bilatzen saiatu behar direla uste dute, bi ikuspuntutik: paisaia fisiko eta kulturalaren babesa baloratuta eta ingurune naturala aktibo ekonomiko eta sozial gisa baloratuta. Hirugarrenez, partaidetzaren aldeko “gogoa” ikusi dela nabarmentzen du txostenak, eta informazio “jarraiaren eta eguneratuaren” beharra dagoela ikusten da. Bestalde, Plan Orokorraren idazketaren lizitaziorako baldintza-agirien idazketari begira aztertu beharreko elementuak ere azaltzen dira dokumentuan. Parte hartze prozesuaren diagnostikoa garatu duen teknikoek emango dituzte azalpenak eta udaleko teknikoak eta ordezkariak ere izango direla azaldu dute.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.