Zapatuan egindako irteera. Argazkia: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak
Zetazeoak 10etan kanpaina berria abiarazi du. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendari Amaia Barredoren esanetan, «ekimen horren bitartez, ugaztun espezie horien kontserbazioak duen garrantziaz jabetu gura da, euskal kostaldetik hurbil dabiltzan zetazeoak bertatik bertara ikuskatuz». Denboraldiko lehenengo irteera zapatuan egin zuten.
Bermeoko portutik abiatuta, Hegaluze ontzian egiten dituzte irteerak. Zapatuko irteeran parte hartu zutenek «zorte ona» izan zuten, eta hainbat izurde ikusteko aukera izan zuten. Ibilbide gidatu horietan, AMBAR elkarteak euskal kostaldeko itsas faunak eskaintzen duen aberastasuna azaltzen du, eta bertaratutakoek itsasoaren eta itsas animalien soinuak entzun ahal dituzte hidrofono bati esker.
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak bi motatako irteerak eskaintzen ditu.
Zetazeoak 10etan irteera, lau ordukoa da 10:00etatik 14:00etara.
Zetazeoak 10etan PRO irteera, berriz, «espezializatuagoa» da eta sei ordukoa da, 09:00etatik 15:00etara.
2015eko denboraldiko irteerak hilez hile iragarriko dituztela azaldu dute eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik Madariaga Dorretxera deituta izena ematea. Zazpi urtetik gorakoek parte har dezakete irteera horietan.
irteera. Argazkia: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa
irteera. Argazkia: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa