Dreinatze lanak egiten ari dira Basalaneko beharginak
14 urte ditu ihartu berri den zuhaitzaren lekua hartuko duena, eta, zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Arratiako basoetan landatu zuten. Gaixo zegoen Gernikako arbola, eta haren egoera kezkagarria zela ohartarazi zuten irailean. Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Madariagak, Basalan basogintza zerbitzuetako enpresako injeniari Kepa Txarterinak eta EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko irakasle titularra den Miren Duñabeitiak eman zituzten azalpenak orduan.
Duñabeitiak azaldu zuen haritzak oxigeno falta zuela, eta sustraiak oxigenatzeko eta arbolaren metabolismoa hobetzeko hartu zituzten neurrien berri eman zuen: “Oxigenorik ez izateak aldaketa fisikoak, kimikoak eta biologikoak eragin ditu lurzoruan, eta kalte egin dio zuhaitzari; horregatik, ez da behar beste hazi”. Era berean, Gernikako Arbolak energia sortzeko gaitasuna gutxituta zuela aipatu zuen, sustraietatik elikagaiak eta ura hartzeko gaitasuna oztopatuz. Hori dela eta, arbolaren biziraupena arriskuan zela ohartarazi zuen irailean Duñabeitiak. “Babes neurri modura, eta neguari aurre egin ahal izateko, zuhaitzak behar baino lehenago gorde du hostoetako esnea”. Hala, iraila orduko, udazkena aurreratu zuen Gernikako haritzak.
28 urtertekin ihartu da, Gernika-Lumoko Juntetxean ia bederatzi urte eman ostean. 2005eko otsailean jarri zuten, eta Aretx Zaharraren lekua hartu duen laugarrena izan da.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.