Jaialdi berezia, sei txapeldunekin
Frontoi nagusia bete egin zen atzo Euskal Herriko txapeldun guztiak batera ikusteko. Xabier Amuriza, Jon Lopategi, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igo ziren kantxako oholtzara bertsozaleen gozamenerako. Jose Mari Le...
Frontoi nagusia bete egin zen atzo Euskal Herriko txapeldun guztiak batera ikusteko. Xabier Amuriza, Jon Lopategi, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igo ziren kantxako oholtzara bertsozaleen gozamenerako. Jose Mari Lejardi Gabixolak kantuan jarri zituen sei bertsolariak, eta bertsoz bertso bertsolariak eurak ezagutu eta bertsolaritzaren historia zati handi bat gogora ekartzeko aukera aparta egon zen. Txalo zaparradagaz erantzun zituzten bertsolarien ariketak harmailak bete zituzten lagunek.