Maiatzaren 3an ospatuko da Prentsa Askatasunaren Eguna

AlbisteakZozketa
  • Albisteak
  • Zozketa
Gizartea
Nabarniz

Pablo Gonzalez: "Bakarrik ez nagoela jakitea funtsezkoa da etorkizunari baikortasunez begiratzeko"

Nabarnizko eta Elantxobeko herrikideek antolatuta, Pablo Gonzalez kazetariaren aldeko elkartasun egunean elkartu ziren atzo, Nabarnizen. Haren urtebetetze eguna ere bazela aprobetxatuta, haren askapena eskatu eta elkartasuna bidali zioten. Jendetza bertaratu zen goizetik arratsaldera bitartean Nabarnizera.

Ane Maruri Aransolo
Gizartea
Nabarniz

Pablo Gonzalezi elkartasuna erakutsiko diote Nabarnizen

Nabarnizko eta Elantxobeko herrikideek antolatuta, kazetariaren aldeko Elkartasun Eguna antolatu dute, haren urtebetetze eguna ere badela aprobetxatuta. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei eta inguruko herrietako bizilagunei.

Ane Maruri Aransolo
Gizartea
Nabarniz

Pablo Gonzalezen babesgabetasuna salatu eta kazetariaren askatasuna eskatu dute Nabarnizen

Gonzalezen espetxealdia "prentsa askea isiltzeko beste ahalegin" bat dela salatu zuten Nabarnizen 200 lagunek baino gehiagok. "Prentsa askatasuna eta giza eskubideen alde, Pavel etxean nahi dugulako, altxa ditzagun ahotsak eta danon artean ozen esan: Pavel askatu!". 

Ane Maruri Aransolo
GizarteaPolitika
Gernika-Lumo

Instituzioen arduragabekeriaren aurrean, herritarren babesa

Ehunka lagunek hartu zituzten atzo [otsailak 28] Gernika-Lumoko kaleak, Pablo Gonzalezen askatasunaren eske. Herriko kaleetatik askatasunaren aldeko aldarrikapenak oihukatu ostean, Merkatu Plazan batu ziren manifestariak. Bertan, besteak beste, Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikoteak hitz egin zuen.

Gontzal Mendibe Miguel
Gizartea
Oihana Goiriena - Pablo Gonzalez kazetariaren bikotea

"Epaiketa eguna jartzea eskatzen dugu, eta hori prozesu garbia izatea"

2022ko otsailaren 28an espetxeratu zuten Pablo Gonzalez kazetari elantxobetarra, Errusiarentzat espioitza lanak egitea leporatuta. Ordutik preso dago Polonian, bere kontrako probak ezagutu barik. Etzi Gonzalez askatzeko eskatuko dute Gernikan.

Ane Maruri Aransolo
Politika

Beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalezen atxiloaldia Poloniak

Poloniako justizia sistemak, zortzigarrenez, luzatu dio atxiloaldia Pablo Gonzalezi. Elantxobeko kazetariak komunikatzeko arazoekin jarraitzen du.

Gontzal Mendibe Miguel
Gizartea
Elantxobe

Pablo Gonzalezi elkartasuna erakutsiko diote Elantxoben

Kazetari elantxobetarraren aldeko eguna egingo dute zapatuan [ekainak 3], egun osoko egitarauagaz.

Alex Uriarte Atxikallende
Politika
Gernika-Lumo

Pablo Gonzalez askatzeko eskatu dute, "prentsa askatasunaren alde"

Nazioarteko prentsa askatasunaren eguna izan zen atzo [maiatzak 3], eta prentsa askatasuna errespetatzeko deia eginez, Busturialdeko kazetaria askatzeko exijitu dute Gernika-Lumon. 

Ane Maruri Aransolo
Gizartea
Elantxobe

Pablo Gonzalezi "babesa eta elkartasuna" erakutsi diote

Gonzalezen aldeko Elkartasun Eguna egin dute Elantxoben. Jasotako dirua Gonzalezen sostengurako izango da.

Alex Uriarte Atxikallende
GizarteaPolitika
Gernika-Lumo

Oihana Goirienak eta Martxoak 3 elkartekoek piztu dituzte sirenak

4 minutu ekitaldian hunkituta piztu dituzte sirenak Pablo Gonzalezen emazte Goirienak eta Gasteiztik bertaratutako Martxoak 3 elkarteko kideek.

Gernika Batzordea: “Otsoen aurrean, sikatearen aurka, lukurreriaren kontra, memoriaren etxea defendatuko dugu”Espainiako Gobernuak memoria leku izendatuko du GernikaBakea eraikitzeko eta adiskidetzea sustatzeko konpromisoaGernikan gertatutakoa munduan zabaltzeagatik George Steer kazetaria omendu dute
Erredakzioa
Gizartea
Nabarniz

Ehunka lagunek bat egin dute Gonzalezen defentsarako diru bilketagaz

Mendi ibiladian elkartu ziren goizean, eta elkarretaratzean batu ziren ehunka lagun eguerdian. Elkarretaratzean, Gonzalezek isolamendu egoeran sufritzen duen isiltasuna ikusarazi gura izan zuten, eta, hiru minutuz, elkarretaratze isilean batu ziren bertaratutakoak. Atzoko elkartasun ekimenean bildutako dirua #FreePabloGonzalez elkarteari bideratuko diote.

Ane Maruri Aransolo
Gizartea
Gernika-Lumo

Pablo Gonzalezen egoeraren berri izan dute 100 lagun inguruk

Oihana Goririenak Pablo Gonzalezen egoeraren berri eman zuen atzo, Astran. Ipesek antolatutako solasaldiak 100 lagun inguru bildu zituen kulturararako fabrika sozialean.

Ane Maruri Aransolo
Politika

Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu du Kontseilu Sozialistak, informazio eskubidearen alde

Kazetariaren askatasuna exijitzeaz gain, informazio eskubidearen alde egin eta NATOren aurkako aldarria zabaltzeko mobilizazioa egin zuten.

Beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalezen atxiloaldia Poloniako auzitegi batek
Ane Maruri Aransolo
Gizartea
Gernika-Lumo

Gonzalezen egoera aztertuko dute Astran, Oihana Goirienagaz, martitzenean

Prentsa askatasuna ardatz hartuta, Gonzalezen kasua aztertuko dute Oihana Goirienagaz solasaldian; 19:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Ane Maruri Aransolo
Politika

Pablo Gonzalezen askatasuna eskatzeko mobilizazioa egingo du Kontseilu Sozialistak, barikuan

Natoren aurka egiteko eta informazio eskubidearen aldeko mobilizazioa izango dela adierazi du Kontseilu Sozialistak, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.

Ane Maruri Aransolo
Gizartea
Ibarrangelu

Pablo Gonzalezen "berehalako askatasuna" eskatu du Ibarrangeluko Udalak

Kazetari elantxobetarraren berehalako askatasuna exijitzen duen adierazpen instituzionala aho batez onartu du Ibarrangeluko Udalak. Dokumentuaren bidez, udalak behin-behineko espetxealdia "neurriz kanpo" erabiltzearen ondorioz kazetaria jasaten ari den egoerarekiko kezka agertu du.

Pablo Gonzalezen auzian esku hartzeko eskatu diote 154 kazetari eta abokatuk Espainiako Gobernuari
Ane Maruri Aransolo
Gizartea

Pablo Gonzalezek jaso du Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Euskal Kazetaritza Sariak eman ohi ditu urtero, eta, aurten, Pablo Gonzalez saritu dute. Gogoratu dute oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak zeintzuk diren: "Egoera irregularra bizi du".

Ane Maruri Aransolo
Gehiago

3 HITZAKIDE digital zozkatuko ditugu datuak betetzen dituztenen artean. Zorte on!

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

















Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak LEA-ARTIBAIALDEKO HEDABIDEAK S.L. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, zozketa hau kudeatzeko eta hainbat eskaintzen berri emateko. Era berean, saridunaren izen-abizenak argitaratuko dira.


Datuak bidali

Ezin izan dira datuak bidali. Akatsak daude betetako eremuetan.