'Zuk zeuk egin: erleen papera' tailerra (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Zuk zeuk egin: erleen papera familia tailerra, apirilaren 3an (domeka), 17:00etatik 18:30era, Ekoetxea Urdaibain. 6 urtetik aurrerakoentzat.
Izen ematea ( 2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
“Egunero erabiltzen ditugun ontziak, plastikoen bidezko kutsadura iturri handienetako bat dira; hala nola, film plastiko fina, aluminiozko papera…Ohikoa da hauek paperontzitik kanpo amaitzea, ingurunea kutsatu eta zikinduz. Ekoetxea Urdaibaitik, alternatiba natural, ekologiko eta berrerabilgarria proposatu nahi dizuegu, gainera egiten erreza: Erle papera. Familian egiteko tailer honen bidez berau egiten ikasiko dugu, oihal zati zahar batekin, gure etxeetan ezinbesteko bihurtuko den elementu bat sortuz eta, horrela, ingurunean uzten dugun aztarna gutxituz”.