XI. Elantxobeko Mendi Martxa
Elantxobe. Elantxobeko XI. Mendi Martxa uztailaren 5ean (zapatua) egingo dute, 20 eta 11 kilometroko ibilbideekin. Luzeenekoak 08:30ean hasiko dira oinez, eta aukera laburrekoak 10:00etan abiatuko dira.
Aurretiaz izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta Internet bidez egin behar da. Izen emateagaz, parte hartzaileek kamiseta jasoko dute opari.