Urdaibaiko Biosfera Erreserbako altxorrak: Ereñozar
Ereño. ‘Urdaibaiko Biosfera Erreserbako altxorrak: Ereñozar’ Ekoetxea Urdaibaik antolatutako ibilbide gidatua. Irailak 24 (zapatua), 10:30etik 12:30era, Ereñoko eleiza parean irtenda. 8 urtetik aurrerakoek parte hartu ahalko dute.
Izen ematea (2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
INFO + : “Oinezko ibilbide gidatua Ereñotik irtenda Urdaibaiko behatokirik adierazgarrienetariko batetik eskualdeko ikuspegi orokorraz gozatzeko aukera. Ibilbide gidatu honen bitartez partehartzaileek talai honen iragana gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute, orduko biztanleen ohiturak ezagutuz, egungo artadi kantauriar honen landaredia eta fauna behatuz eta paisaiaz gozatuz 447 m-ko tontorrean. Egungo Ereñozarreko San Miguel baselizak, aspaldi gaztelu edo gotorleku, Santimamiñe kobazuloaren gaineko harrizko tontorrean kokatua, antzinatik Oka ibaiaren arroa zelatatzen du, misterioz eta kondairaz inguratuta, Ereño udalerrian dago kultura, gizarte, erlijio, ekonomia… aldaketen lekuko izanik”.