Tailerra: Mermelada eta barazki pate ekologikoak (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Helduentzako tailerra: Mermelada eta barazki pate ekologikoak. Irailak 25 (domeka), 11:00etatik 14:00etara, Ekoetxea Urdaibain. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute.
Tailer honetan ikusiko dute era eta teknika desberdinak daudela geure ortuetako barazkiak kontserbatzeko. Tailerra teoriko-praktikoa izango da. Bertan ikasiko dituzte nolako baldintza higieniko-sanitarioak mantendu behar diren osasun arazoak saihesteko eta barazki errezeta desberdinak egingo dituzte guztien artean. Saioan erabiliko dituzten lehengaiak ekologikoak dira eta bidezko merkataritzatik eratorriak (panela eta kakaoaren kasuan).
Izen ematea (5 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.