SOMEkoen Santa Zezilia kontzertua (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoaren Santa Zezilia kontzertua, azaroaren 21ean (barikua), 19:00etan, Lizeo Antzokian.
Ohi bezala, musika eskolako Txistulari Bandak hainbat pieza interpretatuko ditu Lizeo Antzokiko atarian, kontzertua baino lehenago.
Kontzertuari hasiera emateko, Nahia Guarrotxena biolinjoleak J.B Accolayren Concierto joko du. Jarraian, Ganbara Talde desberdinen ordua izango da, Debussy, Duvernoy eta Guy Bergeronen lanak eskainiz. Gainera, zentroko Orkestrak M. Sosaren Alfonsina y el mar, E. Piafen La Vie en rose eta J. Horner konpositorearen Titanic filmaren soinu-bandaren abesti nagusia eskainiko ditu.
Amaitzeko, 50 ikaslek osatutako Banda Sinfonikoak You cant stop the beat Ted Ricketsen moldaketekin, C.M. Schonbergen Les Miserables Irene Ojangurenen laguntzarekin eta Stijn Ruttenen River deep, mountain high abestiekin emango diote amaiera kontzertuari.