'Platea' antzezlana, Kult Parnasoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Platea antzezlana, maiatzaren 6an (zapatua), 20:00etan, Kult Parnasoan. Sarrera: 8 euro.
“Antzerki lan hau bai draman bai barrean murgiltzen da. Leku fantastiko batera eramaten gaitu, bizitza eta heriotzaren artean kokatuta. Simboloak eta ametsak lantzen dira, estereotipotik oso urrun, arrarotasuna edota ezohikotasuna erabiliz. Irudi esanguratsuek eta mugan dauden egoerek mugitzen gaituzte, orain barre, gero negar egitera, drama, klitxea eta umore absurdoa lagunak”.