Ozolloko marea errota ezagutzeko ibilbide gidatua (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Gautegiz-Arteagako marea errota.Ozolloko marea errota ezagutzeko ibilbide gidatua, 6 urtetik aurrerarekoentzat, maiatzaren 14an (zapatua), 10:30etik 13:00etara, udaletxetik irtenda.
Izen ematea (2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
“Marea errota hau euskal kostaldean hoberen kontserbaturiko marea errota da, eta horrek ondarearen ikuspuntutik oso interesgarri egiten du. Bertan bizi diren izaki bizidunak ere ezagutuko dituzte bisitariek, ingurune honek denboraren joanarekin jasandako aldaketei begiratuz, Urdaibaiko paisai ederrenetako batzuk ere bertatik bertara ikusiko dituzte”.