J.C Arriaga Kontserbatorioko biolin ikasleen emanaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak eta Kultur Etxeak antolatuta, J.C Arriaga Kontserbatorioko biolin ikasleen emanaldia, martxoaren 12an (zapatua), 19:00etatik aurrera, Elai Alai aretoan.
Ainhoa Agudo biolin irakaslearen lau ikaslek eskainiko dute kontzertua, eta Arrate Monasteriok lagunduko die pianoan. Katalin Madariaga Bellosok Ch.de Bérioten Scene de Ballet eta D. Kabalevskyren Concierto op.48 (Allegro molto e con brio) joko ditu. Uxue Mendrano Lopezek, berriz, J.S Bachen eta W.A Mozarten obra bana eskainiko ditu: Andante (Sonato 2 BWV 1003) eta Concierto nº4 (Allegro).
Hain zuzen ere, Johann Sebastian Bach alemaniar musikari, konpositore eta orkestra zuzendariaren beste bi lan ere entzuteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Gontzal Rodriguez Agudok Sarabanda (Partita 2 BWV 1004) eta Shadieva Quintana Miotak Preludio (Partita 3 BWV 1006) obra ezaguna eskainiko dituzte. Horiez gain, Rodriguezek F. Mendelssohn musikari eta konposatzaile erromantiko alemaniarraren Concierto op.64 (Allº molto appassionato) joko du, eta Quintanak S.Prokofiev errusiar errusiar musikagile, orkestra zuzendari eta pianistaren Conciero nº2 (Allegro moderato).