Itaiako jardunaldiak (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Itaiak urteko jardunaldi nazionala egingo du aurten Gernika-Lumon, eta ekainaren 17rako (zapatua) lau hitzaldi prestatu ditu. Ekitaldi politikoa egingo dute Pasealekuan, eta jarraian, zenbait musika emanaldi egongo dira
Egitaraua.
- 10:00. Harrera udaletxe aurrean.
- 10:30. ‘Emakume langileon proletarizazio prozesuaren nondik norakoak’ hitzaldia, Elai Alai aretoan.
- Gero. ‘Gobernu politika feministak’ hitzaldia, Jai Alain.
- 12:30. ‘Emakume langileok ditugun erronkak eta proposamen politikoak’ hitzaldia, Jai Alain.
- 16:30. ‘Matxismoaren aurpegi berriak’ hitzaldia, Jai Alain.
- 20:00. Ekitaldi politikoa Pasealekuan.
- 20:30. Kontzertuak Pasealekuan: Lumi, Eire eta Nahianovo & Yakintza.