Ibilbidea bizikletaz Gernikatik Ekoetxea Urdaibaira
Ibilbidea bizikletaz Gernikatik Ekoetxea Urdaibaira, 8 urtetik gorakoentzat, irailaren 18an (domeka), 11:00etatik 12:30era.
Europako Mugikortasunaren Astearen barruan Ekoetxea Urdaibaik antolatutako jarduera da. Busturia Txirrindulari Taldeak gidatuta ibilbide hau tropel batean egingo dute, eta trenez itzultzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.
Izena ematea (doan): 94-687 04 02 / info.urdaibai@ekoetxea.eus.