Ibilbide arkeologikoa: Tribisburu (Bermeo/Busturia)
Bermeo/Busturia. Ibilbide arkeologikoa: Tribisburuko akropoli erromatarra. Irailaren 2an (barikua), 8an (eguena) eta 10ean (zapatua). 10:30ean eta 16:30ean (gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena). Irteera: Bermeoko Canon Jatetxea. . Bisita tren turistikoan. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Sollube mendian kokatutako erromatar hilobi egituren multzoa. Nekropoli hau oinplano karratuko harrizko zenbait esparruk osatzen dute, Kristo ondoko I. eta III. mendeen artean ondoko herrixka batean bizi ohi izan zuten hildakoen errautsak hartzeko.
TARIFAK:
- OROKORRA: 3,50 euro
- BEREZIA: 2,25 euro (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, adimen-urriko pertsonak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugarikoak.
- 12 URTERA ARTEKOAK: DOAN