Ibilaldi botanikoa Urdaibaitik
Busturia. Ibilaldi botanikoa Urdaibaitik, Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, 6 urtetik aurrerakoentzat. Maiatzaren 15ean (domeka), 11:00etatik 12:30era.
Izen ematea (2 euro): 94-687 04 02/koordinazioa.urdaibai@ekoetxea.eus
Ekoetxea Urdaibai zentroaren inguruetara egingo duten bista honetan, botanikari eta landareei buruz hainbat gauza ezagutuko dituzte. Landareen eboluzioa, taxonomia, espezie desberdinak eta hauen erabilerak eta Urdaibain aurkitzen diren landare komunitate esanguratsuenak ezagutuko dituzte. Landareak hain dinamikoak izan ez arren, komunitate zabalak osatzen dituzte eta gizakiaren hainbat aspektutan oso garrantzitsuak dira, esaterako; elikadura, ehun mota desberdinak, eraikuntzarako materialak eta abar. Ibilbide gidatuan zehar zenbait gidaliburu eta lupa erabiliko dituzte lagungarri gisa.