'Haurrak hezteko trikimailuak' tailerra (Arratzu)
Arratzu. Egigun Arratzuk antolatuta, Haurrak hezteko trikimailuak tailerra, Joana Mestraitua Arazosa psikologo eta psikoterapeuta arratzuarragaz, martxoaren 26an (zapatua), 10:00etatik 14:00etara, Loiolako aretoan.
3-12 urte bitarteko umeen gurasoentzat da, eta tailer dinamikoa eta parte hartzailea izango dela esan dute. Tailerraren gakoa elkarren arteko hartu-emana izango da, esperientzietan oinarrituz, denen artean eraikiko duten ezagutza partekatua.
Honakoak dira tailerraren helburuak: autonomia bultzatuz emozioei erantzuten ikastea eta trebetasunak eta ohiturak barneratzeko jakintza garatzea.
Izena eman behar da: egigun.arratzu@gmail.com / 669 78 47 19.