'Familiak naturan', orientazioari buruzko tailerra, Ekoetxea Urdaibain (Busturia)
Busturia. Familiak naturan tailerra, 6 urtetik aurrerakoentzat, martxoaren 5ean (domeka), 10:30etik 13:30era, Ekoetxea Urdaibain.
Goizean naturan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen duen jarduera. Orientazioaren hastapeneko tailer honetan, iparrorratza erabiltzen ikasiko dute naturako elementu batzuk ezagutuz. Orientazio jolasak ere egingo dituzte.
Izen ematea (2 euro): www.ekoetxea.eus Informazioa: 94-687 04 02 edo info.urdaibai@ekoetxea.eus.