Batbigu jai batzordearen jaia (Errigoiti)

Errigoiti. Batbigu Jai Batzordearen jaian elkartuko dira errigoitiarrak apirilaren 5ean (zapatua), Ikuilun. Denetariko ekintzak antolatu dituzte egun horretarako.
EGITARAUA.
10:30. Mendi buelta: Elizalde-Maiaga-Elizalde.
12:30. Talo tailerra.
13:30. Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi eta Asier Legarreta.
15:00. Bazkaria: Paella.
17:00. Txapel eta abarka jaurtiketa.
Ostean. Dj / Karaokea.
Egunean zehar. Etxebarria aita-seme trikitilariak, txosna eta pintxoak, pernil pisaketa eta talde argazkia.
Jaia girotzeko, buruan apaingarri bat eroateko deia egin dute: txanoa, ileordea, antenak…