BaSOS Elkarteak antolatuta, landare inbaditzaileen garbiketa eta bertoko zuhaitzen landaketa (Muxika)
Muxika. BaSOS Elkarteak antolatuta, landare inbaditzaileen garbiketa eta bertoko zuhaitzen landaketa, azaroaren 29an (zapatua). 09:00etan Ariatzako aparkalekuan elkartuko dira.
Landaketa sasoi berriaren lehenengo hitzordua izango da: “Landaketa sasoi barri bat hasteko gogoz gaude eta azaroaren 29an egingo dugun ekintza berri honetara gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Hasteko, lehenengo egun honetan, gure lursailetan berez hazitako landare inbaditzaileen garbiketa egingo dugu, eta ostean, sasoiko lehenengo zuhaitz landaketa egingo dugu”. Aukera galdu barik, eskualdeko basoen alde aletxoa jartzera joateko gonbidapena luzatu dute.
Izena emateko, basos@basos.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Aitzurrik izanez gero, landaketara eramateko eskatu dute, eta arropa eta oinetako egokiak eramatea garrantzitsua dela gogoratu dute: “Hamaiketakoa gure kontu izango da”.