“Prentsa librea ona edo txarra izan daiteke, baina askatasunik gabe, prentsa txarra izango da, besterik ez”
Albert Camus.
Egunkari batek harpidedunak behar ditu proiektuak aurrera jarraitu dezan. Harpidedunik gabe, egunkari batek ez du zentzurik izango, bere publikoak ez duelako irakurriko. Busturialdeko HITZArengan gure konfiantza jarri dugu, urteetan geure herrietako informazioa euskaraz eta kalitatez irakurtzeko aukera eman digulako. Baina gizakiak bizitzeko arnasa behar duen bezala, Busturialdeko HITZAk ezinbesteko du irakurleen babesa. Horregatik, harpidedun berriei ongietorria emateko helburuarekin, eta harpidedun zaharrak saritzeko, Olasagasti Kontserbak-en eskutik sorta bikain bat oparitu nahi dizue HITZAk.
Harpideduna ez bazara, jarri zaitez gurekin harremanetan, harpidetu zaitez eta, paperekoa zein digitala nahiago izan, Olasagasti Kontserbak-en oparia eramango duzu etxera.
Jadanik harpideduna bazara, lasai, gomendatu HITZA zure lagunei, auzokideei, frutadendan ikusten duzun gizon horri, arraindegiko emakumeari. Norbait HITZAKide bihurtzen baduzu, biok eramango duzue Olasagastiren kutxa opari. Harpidedun berriak zure partez datorrela esatea besterik ez du egin behar.
Harpidedun egiten den irakurleak, urtean 80 euroko ordainketa bakarra egin beharko du. Hilean 6,6 euro direla kontuan izanda, ez da horrenbesteko kopurua. Horren trukean, 182 egunkari eta gehigarri eta argitalpen bereziak (Oreka, Gure Kabia, Txoko Kuttunak, etab.) jasoko ditu.
Baina eskaintza ez da papereko edizioetara mugatzen. Harpidedunek busturialdea.hitza.eus webguneko Hitzakideen atalerako sarbide berezia izango dute. Bertan, egunkaria PDFan irakurtzeko edo hemeroteka kontsultatzeko aukera izango dute. Eta nola ez, Txokoko zozketetan eta deskontu berezietan ere parte hartu ahal izango dute.
Badakigu garai estuak datozela, baina elkarrekin aurrera egitea baino ez zaigu geratzen. Bertokoak ahots propioa izatea nahi baduzu, zure inguruan gertatzen denaren berri izan nahi baduzu, euskaraz bizi eta kontsumitu nahi baduzu, harpidetu zaitez.
- maitadezagunhitza@hitza.eus
- 946 27 10 65
- Whatsapp bidez ere harpidetu zaitezke! 747 49 29 25