Lehiaketan soilik adinez nagusiak direnek parte ahal izango dute.
Partaide bakoitzak formularioan eskatutako datu guztiak bete beharko ditu.
Formularioa osorik betetzen ez duten parte-hartzaileak ez dira onartuak izango, ezta oinarriak onartzen eta betetzen ez dituzten lehiakideak ere.
Datuak egiazkoak izan beharko dira, hots, iruzur gisa hartuko dira partaideek identitatea faltsutzen badute. Iruzurra burutzen duten parte hartzaileak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Partaide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du.
Argazkiak aurkezteko epea: 2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, biak barne.
Publikoaren bozkak 2021eko irailaren 1etik 10era bitartean jasoko dira, www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta busturialdea.hitza.eus atarietan.
Argazki irabazleak 2021eko irailaren 14an argitaratuko dira, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkarian eta gure atari bietan: lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta busturialdea.hitza.eus.
12 saritu izango dira: Epaimahaiak aukeratutako 5 Busturialdekoak eta beste 5 Lea-Artibai eta Mutrikuko argazkiak izango dira. Eta beste biak webguneko bozken bidez erabakiko dira: Lea-Artibai eta Mutrikuko bozkatuena eta Busturialdeko bozkatuena.
HITZAk lehiaketara aurkeztutako argazkiak beste argitalpen batzuetan ere erabili ahal izango ditu: egunkarian, webgunean edo eta gehigarrietan.
Sariak:
- Argazki-dendek eskainia, 12 sarituei nahi duten argazkia formatu zurrunean inprimatuko zaie; 30 x40 zmko euskarri gogorrean, alegia.
- HITZAKIDE DIGITALA urteko harpidetza.
- 2022. urteko HITZAren egutegiak: hormakoa eta mahaigainekoa.
Epaimahaikideak:
- Mari Karmen Moreno (IKU argazkiak – Markina-Xemein).
- Yolanda Eizagirre (KLIK-KLAK – Ondarroa).
- Benat Bonilla (BONILLA – Gernika-Lumo eta Bermeo).
Epaimahaiak desertu itxi dezake saria.
Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
LEA-ARTIBAI, MUTRIKU eta BUSTURIALDEKO HITZA helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko da irabazle guztiekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko dute irabazleek saria eskuratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
Lehiaketan parte hartzea doakoa izango da.