
U-BAI Up! ekimenaren bosgarren topaketan batu da gaur [urriak 9] Urdaibaiko ekintzaile, enpresa-buru, erakunde eta ikastetxeetako ordezkaritza. Ondarea Saria Muruetako ontziolak jaso du.

'Gernika-Errenteria Erdi Aroan' artelanaren lehenengo fasea amaitu dute Artekoslako kideek, eta 2027ko udan guztiz amaitzea aurreikusi dute.

Jon Ander Urresti bermeotarraren ‘Kolapsoa’ antzezlana plazaratuko dute, bihar, Gernika-Lumon. Pil-pilean dagoen gai batean murgildu ahal izango dira ikus-entzuleak: etenik eta kontrolik gabeko publizitatean.

Koldo Berasaluze Ibarzabal SD Gernika Clubeko jokalari historikoen zerrendara igaro da. Lehen taldeagaz 338 norgehiagoka jokatutako kapitainak kirol erretiroa hartu du, eta zaleek zein taldekideek omenaldi sentikorra egin diote etxean, Urbietan.

Maitane Uriarte adimen artifiziala itzulpengintzan eta interpretazioan "edozelan" txertatzeak dakartzan ondorioekin kezkatuta dago. Euskal itzultzaileak eta interpreteak "erne" daude, haren "erabilera desegokiak "ondorio oso larriak" sor ditzakeelako.

Aingura Bermeon botata dauka Itziar Rekaldek. Gasteizen bizi den arren, Bermeo «arnasa hartzeko» babeslekutzat du. Kontalaritza ezagutzera emateko bidean, bere ibilbidea izan du mintzagai gaurkoan.

Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkarteak antolatutako seigarren Gilda txapelketako publikoaren saria Auzokoa tabernarentzat izan da.