Gehiengo sindikalak gaur, Maiatzaren Lehenean abiarazi du ofizialki Hego Euskal Herrian Lanbide arteko Gutxieneko Soldata lortzeko sinadura bilketa. Gastu militarrerako euro bakar bat ere ez gastatzea eskatu dute.
Gernika Club SDk domekan [maiatzak 4] Real Sociedad C taldearen kontra jokatuko du 2. RFEF ligako azken partidua, 12:00etan hasita, Urbietan. Mailari eusteko, nahitaez irabazi beharko diete gipuzkoarrei.
Bermeoko Udalak, Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Osakidetzak kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko proba egitera animatu dituzte bermeotarrak, "parte hartzea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta babestuago egongo delako komunitatea".
Boxeo jardunaldia hartuko du zapatuan [maiatzak 3] Jai Alai pilotalekuak. Borrokaldi amateurrak neo-profesionalekin uztartuko dituzte; tartean, lehian egongo da Basque Warriors gerrikoa.
Lorategieta auzoa izaten da Gernika-Lumon festak ospatzen lehenengoa; atzo (apirilak 30) hasi eta zapatura (maiatzak 3) bitartean iraungo du jai auzotarrak, besteak beste, dantzak eta musika nagituz.
Bermeotarrek maiatzaren 12ra arte [astelehena] izango dute galdetegia erantzuteko aukera, bai sarean bai formatu fisikoan, udalerriko hainbat udal eraikinetan.