Bermeoko Udalak 30.902.128,66 aurrekontua onartu du; EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin da, "proposatutako finantzaketa ereduarekin bat ez datorrelako".
Bermeoko Udalak 30.902.128,66 euroko aurrekontua onartu du 2025. urterako, EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin da. Aurrekontu "sozialak, feministak, herrikoiak eta euskaldunak" direla zehaztu du Nadia Nemeh Bermeoko alkateak.
Gaur aurkeztu dute Gernikako Bakearen Museoak apirilaren 20a arte hartuko duen `Haurtzaroa gerran dagoen mundu batean` erakusketa. Hainbat azpigaiz eta artelanez baliatuz, gerrak haurrengan duen eraginaz hausnartzea bilatzen du erakusketak, besteak beste.
2016az geroztik, elkar saretzeaz eta lankidetzaz baliatuta, Allende Salazar Herri Ikastetxeak, Gurutze Gorriak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak jantokiko soberakinak etxez etxe banatzea lortzen dute, egunero "egoera zaurgarrian" dauden hamabost kolektibori onura eraginez. Etorkintza Fundazioaren, Kaltzada Egoitzaren eta Maierren laguntza "berebizikotzat" dute.
Estreinatu dute ‘Loa eta Laia’ euskarazko marrazki bizidunen hirugarren denboraldia, eta hamar ataletan, musikak bizitzan duen garrantzia azpimarratuko du. ‘Bizitzaren melodia’ izenburupean, besteren artean, bakearen aldeko aldarria eta Maritxu Tellatukoaren omenezko kanta dira osagai berri batzuk.
Herritar Kazetaritza Burujabeak eta Gune Irekiaren Lagunak taldeek Independentea Eguna antolatu dute zapatuan [otsailak 1]. Goizean gune irekia zabalduko dute Astran, eta gero, bertso bazkarian elkartuko dira.
Jose Mari Gorroñok Felisa Musatadi eta bere senideak hartu ditu gaur (urtarrilak 30) udaletxean, bere ehungarren urtebetetzeagatik omenaldia egiteko.