
IES Gernika BHI institutuan Lanbide Heziketako bi ziklo eskaintzen dira: «Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Arretarako Teknikaria» (Erdi mailako zikloa) eta «Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikaria» (Goi mailako zikloa).
Kalitatezko ZAINTZA eskainiko duten profesionalak formatzen ditugu.Haur Eskoletan umeak hezteko gaur egungo eredu pedagogikoak landu eta ikasleen eskura zaintza egokia eskaintzeko beharrezko estrategiak jartzen ditugu.
Era berean, gero eta zaharragoa den biztanleriaren eta, orokorrean, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza lantzen dugu, ahalik eta erantzun egokiena emateko bideak jorratuz ikasleekin.
Umeen zein mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzan gizatasuna eta pertsonaren duintasuna bermatuko dituzten langileak prestatzea da helburua.Europako zein bertoko haur eskola zein zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan aurki ditzakegun eredu iraultzaileetan jarrita ditugu begiak.
Haur Hezkuntzan, Pikler eta Reggio Emilia eskolek eskaintzen duten eredua ezagutuko dute, bertan formazioa jasotako irakasleen eskutik. Mendekotasunaren Arretaren kasuan, Zaintza Egokia. Tratu duinak deritzon eredu iraultzailean formakuntza jasotakoak dira irakasleak.
ERASMUS + proiektuari esker, urtero ikasleek zein irakasleek Europan (Italia, Bulgaria, Portugal) dauden zentro eta eredu desberdinak ezagutzeko aukera daukate. Ikasleek ziklo bukaerako praktikak Europako herri batetan burutzeko aukera dute, irakasleek, berriz, euren formakuntzan sakondu eta eguneratuta egoteko.
2.000 orduko zikloak dira, goizeko ordutegian, presentzialak eta euskaraz. Gehienez 25 ikasle.
2023-24 Ikasturtean, praktikak 2. eta 1. mailan ere (1.mailako DUALA) egingo dituzte.
Aurrematrikula egiteko epea: maiatzaren 8tik 26ra (ezinbestekoa matrikulatu ahal izateko).

Argazkia: Gernika BHI.