
Fisioterapia eta errehabilitazioa oinarri hartuta, osasuna eta zintzotasuna ardatz dituen zentroa da Adaba.
Bezeroari ongizate eta berreskurapen prozesuan eragiten dioten alderdi denetan laguntzea da helburua: entrenamendu pertsonala,nutrizioa, aholkularitza eta abar.
Lesioen sustraira jotzen dute horretarako, bezero bakoitzaren errekuperazio denborak errespetatuz, goi-mailako teknologiarekin, eta leialtasun osoz.
Etxe honetako arlo bereizgarria kirola da; edozein mailatako kirolariei errendimendu prozesu osoan laguntzen zaie. Baina, era berean, edonorentzat baliagarriak diren zerbitzuak eskaintzen dituzte, formazio eguneratuarekin eta hurreko harreman jarraituarekin.