Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarrean azken presoa hil zen egun berean omenduko dituzte han zendutako 269 gerra presoak. Ekainaren 3ko omenaldiaz gain, beste hiru ekitaldi egingo dituzte, dokumentalaren proiekzio bat eta bi hitzaldi.
Asteburuan lehiatuko da Euskadiko Trainerilla Txapelketa, Ondarroan. Zapatuan 16:00etan emango diote hasiera sailkapen estropadei, eta domekan, 10:30etan, finalak lehiatuko dira.
Kerman Lejarragak James Metcalf britainiarraren kontra borrokatuko du bihar, Bilbao Arenan. Aurretik beste hiru norgehiagoka izango dira, horietako bat euli pisuko Europako Titutlua lortzeko. Ikuskizuna 20:00etan abiatuko dute.
Edukiontziz osatutako guneak sortu dituzte San Andres plazan eta Marisma parkean, eta orain Portuondo Biden egokituko dituzte. Horiek bide publikotik ateratzea eta birziklatzeko guneak sortzea da asmoa.
Kontalari baten istorioa jorratzen duen antzezlana da 'Alderray', eta istorioak sortzen dituen horren bizimodua ezagutzeko aukera izango dute gernikarrek barikuan, 19:00tan, Lizeo Antzokian.
'Gure banda auzorik auzo' lelopean, Segundo Olaeta Musika Eskolak aurtengo ikasturtean abiatu duen kontzertu zikloaren bigarren saioa eskainiko du barikuan, 19:00etatik aurrera, Industria kalean.