
IES Gernika BHI institutuan Lanbide Heziketako bi ziklo eskaintzen dira: «Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Arretarako Teknikaria» (Erdi mailako zikloa) eta «Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikaria» (Goi mailako zikloa).
Kalitatezko ZAINTZA eskainiko duten profesionalak formatzen ditugu. Alde batetik, Haur Eskoletan umeek hezteko gaur egungo eredu pedagogikoak landuz eta ikasleen eskura zaintza egokia eskaintzeko beharrezko estrategiak jarriz.
Bestetik, gero eta zaharragoa den biztanleriaren eta orokorrean mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza, ahalik eta erantzun egokiena emateko bideak jorratuz ikasleekin.
Umeen zein mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzan gizatasuna eta pertsonaren duintasuna bermatuko dituzten langileak prestatzea da helburua. Europako zein bertoko haur eskola zein zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan aurki ditzakegun eredu iraultzaileetan jarrita ditugu begiak.
Haur Hezkuntzan, «Pikler» eta «Reggio Emilia» eskolek eskaintzen duten eredua ezagutuko dute, bertan formazioa jasotako irakasleen eskutik. Mendekotasunaren Arretaren kasuan, «Zaintza Egokia. Tratu duinak» deritzon eredu iraultzailean formakuntza jasotakoak dira irakasleak.
ERASMUS+ proiektuari esker, urtero ikasleek zein irakasleek Europan (Italia, Eslovenia, Portugal) dauden zentro eta eredu desberdinak ezagutzeko aukera daukate. Ikasleek ziklo bukaerako praktikak Europako herri batean burutzeko aukera dute, irakasleek berriz, euren formakuntzan sakondu eta eguneratuta egoteko.
2000 orduko zikloak dira, goizeko ordutegian, presentziala eta euskaraz. Gehienez 25 ikasle.
Aurrematrikula egiteko epea: maiatzaren 9tik 27ra (ezinbestekoa matrikulatu ahal izateko).