Gaztelugatxera joateko garraio publikoa erabiltzeko deia egin du Bermeoko Udalak
Herriko sarreretan Pergolako aparkalekura bideratzen dituzten kartelak egongo dira. Eskuorri bat ere prestatu du Bermeoko Udalak informazio guztiagaz: autobusen ordutegiak, aparkalekuen informazioa...
Bermeoko Udalak garraio publikoaren aldeko apustua egiten du bisitariak Gaztelugatxera hurbiltzeko. Gogorarazi dutenez, Bermeora iristeko hiru bide daude: trena, autobusa eta ibilgailu partikularra. Bermeotik, ondoren, Gaztelugatxera joateko Bizkaibuseko autobusa hartu daiteke, herriko hainbat puntutan.
Herriko sarreretan, berriz, Pergolako aparkalekura bideratzen dituzten kartelak egongo dira. Udaletik azaldu dutenez, helburua da bisitariek autoak aparkalekuan uztea eta autobusa hartzea. “Bisitariak Gaztelugatxera garraoi publiko bidea iristea gura dugu. Toki babestua da eta ahalik eta auto gutxien pilatzea gura dugu”. Hala, informazio guztia biltzen duen eskuorri bat prestatu dutela esan dute, informazio guztiagaz: autobusen ordutegiak, aparkalekuen informazioa… informazio puntu guztietan egongo dira eskuragarri. “Bermeora garraio publikoz etortzeko eta Gaztelugatxera autobusez joateko aukera badago eta hori egitea gurako genuke” esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.
Bermeoko Udaltzaingoak Aste Santuan zerbitzua indartuko duela adierazi dute, “Gaztelugatxeko ingurua babestu eta zaintzeko”