Mendaron lehiatutako Kilimon Trail mendi lasterketan garaipen sendoa lortu du gernikarrak, mendi lasterketen EMF kopako bigarren proban. Imanol Goñi natxituarrak eta Asier Larruzea gueñestarrak osatu zuten podiuma, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Atzo eguerdian hustu zuten elkartasun autobusa Poloniako hiriburuko Gobal Expo zentroan, eta Mertzedeko komentuan geratuko diren 45 ukrainar errefuxiatu hartu zituzten gero. Bidean daude, eta eguazten arratsaldean ailegatzea aurreikusi dute.
Absolutuetan txapeldunorde geratu da Bermeoko gizonezkoetan taldea, eta ume kategorian brontzezko domina lortu dute Elantxobeko mutilek.
Dania Jai Alai txapelketako lehendabiziko jardunaldiko bi partiduetan gailendu ziren Busturialdeko puntistak, iragan barikuan. Eguenean Lekerika eta Barandikak gernikarrek Hormaetxea bermeotarraren eta Basque bidartarraren kontra jokatuko dute, finalerako txartela lortzeko lehian.
Euskadiko Trail Txapelketako taldekako lehiaketako garaileak dira. Banakako txapelketan, Alluitz de Bilbaok irabazi du Euskadiko txapelketa, eta Mikel Oar Arteta bigarren geratu da.
Bilbon abiatuko dira txapelketak uztailaren 2an jokatuko den erlojupekoarekin. Irailaren 18an amaituko dira, berriz, Portugaleten. Bermeoko estropada irailaren 17an izango da.
Erakusketa ibiltariaren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusien garrantzia politikoa eta kulturala gerturatu gura dute. Bermeora, uztailaren 1ean iritsiko da.
4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du; aldez aurretik izena eman behar da.
Bizkaiko Foru Aldundiak biodibertsitatea babesteko zenbait mantenu eta egokitzapen lan egin ditu eta ohartarazpen kartelak ere kokatu ditu Artika auzoan.