Hezkuntza publikoaren alde batu dira Bermeon
Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak deituta egin zuten elkarretaratzea, eskola aurrean.
Atzo arratsaldean, eskola orduak amaituta, San Frantzisko Herri Ikastetxearen aurrean batu ziren hainbat guraso eta ikasle. Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak deituta, hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten.
“Kezkatuta” daude azken egunetan prestatzen ari diren hezkuntza itunagaz. Uste dute, eskola publikoa erabat baztertzen dela, ez duela sare publikoa lehentasunezkotzat jotzen. Hala, eskola publikoaz “harro” daudelako, “protesta bakezalea” egin gura izan dute .