Ibarruriko mendi lasterketa eta martxa izango da, beste urte batez, Urdaibai Kopako lehen zita, domekan. Lau probaz osatuta egongo da kopa, eta kategoria berri bi izango ditu.
Bi garaipenekin abiatu du duatloi denboraldia Joanes Goitisolo gernikarrak: Erandion eta Sopelan. Gainera, laugarren sailkatu da asteburuan Sorian lehiatutako Espainiako txapelketarako sailkapen lasterketan. Denboraldi osoan hasierako mailari eustea, eta urte amaieran ProTour lasterketa lehiatzea ditu helburu.
Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenidaren kontra galdu zuen atzo, 56-62, Endesa Emakumezkoen Ligako 19. jardunaldiko Malosteko norgehiagokan.
Osasun zentro berriaz gain, beste bi proiektu aurreikusi dituzte: eguzki panelak jarriko dituzte udaletxean eta Muinogorri elkartearen lokala erosiko dute.
EH Bilduk jakinarazi duenez, duela urte eta erdi Consultores de Gestion Publica enpresak Gernika-Lumoko Udaleko giza baliabideen analisi, diagnostiko eta hori ordenatzeko planerako txostenean udaleko langileen arteko giro "eskasa" aipatzen da.
Gerandape Kirol Klubak antolatuta, Ereñok beste urte batez Ereñoko Udala Sari Nagusia txirrindulari lasterketa hartuko du bihar.
Poloniako eta Espainiako zerbitzu sekretuek lankidetzan atxilotu dutela Gonzalez zehaztu dute. Era berean, NATOk Ukrainan orain dela zortzi urte hasitako gerraren aurrean, mendebaldean eta gaur egungo sistemarekin "alienatuta dauden komunikabidetan dagoen hipokrisia" agerian utzi gura izan dute.
Guztira 76 pertsonak parte hartu dute, eta horietatik 43k erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Zozketako sariduna Maite Urrutxua izan da.