Gabirel Ezkurdiak Ukrainan gertatzen ari denaz berba egingo du
'Gerra Europan? Ukraina, NATO eta Errusia' izeneko hitzaldia eskainiko du etzi; 19:00etan hasiko da Kabidxen.
GeopolitikaZeko nazioarteko analista eta politologoa da Gabirel Ezkurdia Arteaga. Etzi (otsailak 24) Bermeon egongo da Ukrainan gertatzen ari denaren berri ematen. Hain zuzen ere, Gerra Europan? Ukraina, NATO eta Errusia izeneko hitzaldia eskainiko du.
Gerra egongo al da Ukrainan? Zeintzuk dira AEB eta Europar Batasunaren interesak? Zeintzuk Errusiaren nahiak? Nondik etor liteke konponbidea? Galdera horiei guztiei erantzunak emateko hitzaldia izango da etzikoa. Interesa daukatenek 19:00etan egon beharko dute Goiko Plazako Kabidxen.
Hitzaldia Sortuk, Ernaik eta GeopolitikaZek antolatuta dago.