Gabonetako argiak piztu eta musika kontzertuan elkartuko dira asteburuan Arratzun
Gabonak ospatzeko eta San Tomas egunerako egitaraua prestatu du Arratzuko Udalak. Herritarrei Gabon kontzertuaz gozatzeko deia egin diete.
Gabonetarako egitaraua prestatu du Arratzuko Udalak, baita San Tomas jaietarako ere. Hori horrela, herritarrak deitu dituzte ekintzetan parte hartzera.
Gaur, 18:30ean, ludotekan egoten diren umeek Gabon apaingarriak banatuko dituzte, “Gabon kantak abesten dituzten bitartean”. Eta herriari Gabonetako itxura emateko, Gabonetako apaingarrien argiak piztuko dituzte 19:30ean.
Jai giroak ez du etenik izango, eta bihar Gabon kontzertuaz gozatu ahalko dute arratzuarrek Santo Tomas parrokian. Donosti Ereserki Gergoriar Scholako koruak eta Ane Arteche arpa joleak eskainiko dute musika emanaldia, 19:00etatik aurrera, eta herritarrei parrokiarra hurreratzeko deia egin diete.
San Tomas eguna da martitzena, Arratzun urtero ospatzen duten jai eguna. Aurten, egoerara egokitutako jaia prestatu dute, eta VI. Briska Txapelketa lehiatuko dute Loiolako tabernan; 17:00etan jarri dute hitzordua.