Martxan da Berbalagunen udazkeneko lehiaketa
16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake, Berbalagun kide izan edo ez.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak 2020-2021 ikasturteko lehenengo lehiaketa abiarazi du. Gaur jarri dute martxan eta azaroaren 20ra arte parte hartzeko aukera egongo dela azaldu dute antolatzaileek.
16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake, Berbalagun kide izan edo ez.
Ohi legez, Berbalagun aldizkarian eta sare sozialetan argitaratatuko dituzte galderak, eta bide horiek erabiliz eman beharko dira erantzunak. Aurten, gainera, udalak etxebizitzetara bidaltzen duen Bermeon zer? agendan ere argitaratuko dute lehiaketa. Orria beteta, argazkia atera eta WhatssApp bidez mezu batean bidali daiteke 607 60 95 80 zenbakira.
Errigorako otzara. Ondoren, Berbalagunen eta egitasmoaren sustatzaileen sare sozialetan jarriko dituzte erantzun zuzenak, bai eta irabazlearen izen-abizenak ere.
Irabazleak Errigorako otzara jasoko du saritzat. Otsailean eta maiatzean izango dira hurrengo lehiaketak.