Frontoia eta probalekua, umeentzako jolasgune
Ludotekako ordutegian ezingo dira Kortezubiko frontoia eta probalekua bestelako zereginetarako erabili.
Gaurtik aurrera, “ludotekako betiko ordutegian”, Kortezubiko frontoia eta probalekua umeen jolasguneak izango direla jakinarazi du Kortezubiko Udalak.
Hori horrela, astelehenetik egunera 17:30etik 19:30era bitartean, ezingo dira frontoia eta probalekua beste aktibitate batzuk egiteko erabili. “Neurri honekin, ordezko jolasgune bat eskaintzen zaie herriko umeei”, azaldu dute udal arduradunek, izan ere, indarrean dauden neurri soziosanitarioak direla-eta, ludoteka ezin da jolasteko erabili.
Instalazio horiek erbailtzerakoan, osasun eta higiene neurriak errespetatzea beharrezkoa dela nabarmendu dute. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta distantzia soziala errespetatu beharko dute bertaratzen direnek.