Igerilekua abenduan erabilgarri egotea espero dute. Araneko kiroldegiko erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzak sustatutako Mugiment Kirol Txartela eskatzeko aukera daukate, beste herri batzuetako kirol instalazioak erabiltzeko.
Instituzio eta agintari politikoen kudeaketa "negargarria" izaten ari dela salatu dute. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ikasleriari hilaren 15ean greba egiteko eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diote.
Juventud Activa Saharaui taldea sortu dute, saharar errefuxiatuen kanpalekuetan bizi direnen errealitatea ezagutarazteko eta laguntzeko. Materialak batu dituzte koronabirusari aurre egiteko.
Duela aste pare bat amaitu dute KAE 2 liga denboraldia Mutrikuk eta Busturialdeak. Zein bere inguruan, arrauna bultzatzeko eta indartzeko helburuagaz lan egiten dute bi proiektuetako kideek.
Bonuak 2021eko maiatzaren 21era arte erosi ahalko dira; gastatzeko epea maiatzaren 31ra artekoa da. Internetez edota Kutxabankeko orotariko kutxazainetan erosi ahal dira.
Zerbitzua martitzenero 18:00etatik 19:30era eskaintzen dute, eta bulegora bertaratu ezin direnentzat onlineko edota telefono bidezko arreta mantenduko dute.