Hauteskunde eguneko biharamunean, EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen eskualdeotako ordezkarien balorazioak jaso ditugu.
Spar Citylift Girona menderatu dute zortzigarren jardunaldian. Defentsa lan bikaina egin eta 65-68koa jarriz zuten markagailuan. Azken minutuetan lortutako aldea kudeatu behar zuten Lointekeko jokalariek, eta hala egin zuten.
Jesus Mari harategiak egiten duen buzkentza izan da gozoena epaimahaikideentzat. Bigarren saria Bermeoko Jeronimo harategiak jaso du, eta hirugarren saria ere Bermeon geratu da, Anaiak harategiari eman diote.
Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen kontra jokatu zuten, eta 22-8 galdu zuten norgehiagoka. Hurrengo bi partiduak irabazi beharko dituzte azaroaren 30ean jokatuko den finalean egoteko.
Epaimahaiaren arabera, kazolarik gozoena 'Ariane' izenekoa izan zen; hala ere, parte hartzaile guztientzako sariak banatu zituzten.