
Etxebizitzetako hezetasunak ez dira desagertzen errotik tratatzen ez badira. Egiturazko hezetasuna edukiz gero, tratamendu egokia egitea ezinbestekoa da. Gainera, hainbat gauza kontuan izan behar dira:
1.- Hezetasunak osasunarentzat kaltegarriak dira
Hezetasunak bizilagun guztiengan dauka eragina. Patologia horregaz bizitzeak arnasketa arazoak, alergiak, muskulueta mina eta birikietako gaixotasunak eragin ditzake. Hormetako hezetasunak akaroak, bakteriak eta onddoak garatzeko habitat perfektuak dira.
2.- Etxeko erremedioek ez dituzte hezetasunak kentzen
Merkatuan dauden xurgatzaileek hezetasun sentsazioa gutxitu dezakete, baina arazo behin-betiko amaitzeko ez dira eraginkorrak.
3.- Margoak ez du lizuna kentzen
Etxebizitzak egiturazko hezetasunak dituenaren adierazlea da lizuna. Gainazala garbitzeak edota margotzeak (margo hidrofugoekin edo lizunaren kontrako margoekin) ez du lizuna desagertarazten; lizuna kolorez aldatzea edo begi bistatik kentzea lortzen da bakarrik.
4.- Hezetasunak ez dira sotoetan bakarrik agertzen
Hezetasunen jatorria ez da beti lotuta egoten inguruan duen hoditeriagaz edo lurragaz. Hezetasunak sortzen duen orbana aztertu behar da lehendabizi. Horrela arazoa egoki diagnostikatu eta hari aurre egiteko tratamendu onena eskaini ahal da.
5.- Egiturazko hezetasuna ondo aztertzea ezinbestekoa da
Ezaugarrien arabera, hiru hezetasun mota bereizten dira. Giroan hezetasun gehiegi egonda kondentsazioagatik sortzen dira batzuk. Eguneko jarduerek (garbitzailea jarri, dutxatu, plantxatu, sukaldatu..) eta aireztatze eraginkorra ez izateak eragin dezakete. Kapilaritateagatik ere sortzen dira hezetasunak. Horma eta zimenduetatik igotzen dira junturen eta adreiluen porositateaz baliatuta. Mota honetako hezetasunek etxebizitzen egitura ahuldu dezake, eta berogailuaren kontsumoa handitzen duenez, eraginkortasun energetikoan eragiten du. Albo-filtrazioengatik sortutako hezetasun motak ere ohikoak dira. Lur azpian eraikitako lekuetan agertzen dira, kanpoko urak alboetatik sartzen direlako. Eraikinaren segurtasuna eta egonkortasuna kaltetu ditzakete.
6.- Espezilistengana jo behar da
Hezetasunak guztiz kentzea ez da erraza, eta horregatik, oso garrantzitsua da enpresa espezializatu egokia aukeratzea. Arazoaren diagnostiko okerrak eta esku hartze desegokiak arazoa areagotu dezakete, kostu ekonomikoa zein osasun arriskuak handituz. Murprotec-ek 60 urtetik gora daramatza europar merkatuan, 30 urteko garantia ziurtatua eskaintzen. Behin-betiko konponbide patentatuetan espezializatutako ikerketa laborategiak dauzka multinazional honek. Soluzioak bitartekaririk gabe garatzen eta ekoizten ditu. Horrela, Murprotec-ek kontrolatzen du prozesu osoa , eta bezeroei hezetasun arazoak behin-betiko ezabatzea bermatzen die.