Udako etenaldia eta gero, irailaren 16an batuko dira Busturialdeko pentsiodunak berriro. Orain arte lortutakoak defendatu, eta bizitza duinen aldeko eskaerekin jarraituko dute.
III. Kalerik Kale jaialdiak girotu du Mundaka abuztuari agur esateko. Kale antzerki jaialdiaren nortasuna azpimarratuz, balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Eguraldiak asko lagundu ez arren, jendetza batu da udalerriko txokoak alaituz.
Abuztuko azken egunean amaitu dituzte Errenteriako jaiak. Lau egunez gustu eta adin guztietarako ekintzez gozatu dute bertakoek. Azken urteetan gero eta jende gehiago hurreratzen ari dela zehaztu dute jai batzordekoek.
Atzo batu ziren auzokoak Izarrako frontoian jaiei hasiera emateko. Bihar arte ume zein nagusiei zuzendutako jarduerez gozatzeko aukera edukiko dute bermeotarrek.