Bermeoko jazz jaialdiak "harrera ona" lortu du publikoaren aldetik. Urtero haziz joan den egitasmoa dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta etorkizunean "kalitatezko jauzia" emateko gogoekin agertu dira.
40 urteko emakumezko bermeotarra hil da bi autok aurrez aurre talka egin ondoren. Beste autoko gidaria zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. Istripuaren ondorioz bidea guztiz moztu dute, baina txandakako zirkulazioa ezarri dute orain.
Cortaderia Selloana eta Arundo Donax izeneko espezieen kontrako neurriak dira hartzen ari direnak. Gernika-Lumoko Udalak ekosistema naturalak kontserbatzeko eta basoak berritzeko hain kaltegarriak diren espezien ugaltzea ekidin gura du kanpainagaz.
Uztailetik irailera bost doako bisita aurreikusi dituzte, eta bariku honetan egingo dute lehenengoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da.
Lekeition egun pasa egiteko plana antolatu dute. 10:00ak aldera Gautegiz Arteagatik irten eta iluntzean bueltatuko dira.