Mugikortasun arazoak dituztenen pertsonei laguntzeko zerbitzua da. Abuztuaren amaierara arte begirale talde batek tresna bereziekin lagunduko diete hondartzetan eta uretan ibiltzen.
Gernika-Lumoko marijesiek beren tradizioa mantendu, gorde eta ezagutarazteko multimedia proiektua jarri dute martxan. Dokumentala, diskoa eta euskarri digitala kaleratuko dituzte abenduan; orain grabaketa lanak burutzen dabiltza. 2020. urtean ikerketa liburua kaleratuko dute.
Bizkaiko Herriarteko Euskal Pilota Txapelketak adin guztietako pilotariak biltzen ditu. Kirolarekiko pasioa zabaltzeko modu aproposa da 50 urte bete dituen txapelketa.
Ingeniaritza ikasketak alboratu eta DigiPen Institute Of Technology Unibertsitatean sartu ziren Julen eta Xabi Urrutia bikiak. Nazioarteko enpresentzat lan egiten dute, eta euskal mitologiari buruzko bideo-joko bat sortzea dute helburu.
Gaur goizean egin dute botoen zenbaketa. Bigarren aldia da bermeotarrak lehiaketa hau irabazten duela.
Jatorriz gizonezkoen ohitura diren marijesietan berdintasunaren aldeko urratsak egin dituzte azken urteetan. Iaz, historian lehenengoz, emakume batek bete zituen bakarlari lanak.