Antolatzaileek 450 pertsona inguru batzea espero dute, eta familia argazkia aterako dute Santa Katalina baselizan. Aurtengo berritasun nagusia pankarta tailerra izango da.
Ajangizko Maier kooperatibak 'Zilarrezko tanta' jaso du 33 urtez egindako ekarpena eskertuz.
DBH 3. eta 4. mailetako ikasleekin egon gara goizean, kazetaritza generoak lantzen. Hurrengo ikasturtean ere ikastetxez ikastetxe gure lanaren berri ematen segituko dugu.
Ez da Eako Poesia Egunik gehiago egingo. Antolatzaileek diotenez, "minez" bada ere, agur esango diete poesia egunei, baina "gogoz" daude egitasmo berriak arakatzeko.
Mondragon Talde Kooperatiboak, hainbat artistekin elkarlanean, ‘Humanity at Music’ proiektua sortu du. Ikuskizunaren helburua kooperatibaren ideologia eta historia kontatzea da.
Bizkaiko Foru Aldundiak bi ibilbide berrigaz osatu du Ibilbide historikoak programa: Barbadun eta Lea ibaien burdinolen ibilbideak sartu dituzte lehenengoz.
Denentzako kirola eta kirol egokitua ardatz dituen elkartasun jaialdia egingo dute etzi, Gernika-Lumoko Industria kalean. Dibertsitate funtzionala duten ume eta gazteen kirol errealitatea zein den ezagutaraziko dute.