Trantsiziotik eratorritakoa
Iñaki Markaida argazkilari bermeotarraren erakusketa hartu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Artelanak ikusgai egongo dira hilaren 31 bitartean, erakusketa gelan.Margolanak diruditen argazkiak, argazki diruditen margolanen itxura hartzen duten erretrat...
Iñaki Markaida argazkilari bermeotarraren erakusketa hartu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Artelanak ikusgai egongo dira hilaren 31 bitartean, erakusketa gelan.
Margolanak diruditen argazkiak, argazki diruditen margolanen itxura hartzen duten erretratuak. Iñaki Markaida argazkilari bermeotarraren erakusketa ikusgai ipini dute Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa gelan, eta urtarrilaren 31 bitartean egongo da ikusgai.Hogeita bederatzi lan biltzen ditu kultur etxeko aretoak. Zuribeltzekoak dira gehienak, baina kolorean ateratakoak ere badaude tartean: 11, hain zuzen ere. Horma zurietatik zintzilik dauden lanek erakusten dutenez, gainera, zuri-beltzekin kontrasteak egitea eta koloreekin jolastea gustukoa du artista bermeotarrak. Degradatuak eta koloreak difuminatuta erabiltzen ditu bere lanetan.
Markaidaren argazkiei erreparatzeko tartea hartuz gero, argiari eta koloreei ematen dien garrantzia nabari daiteke. Erakusketaren senaren ondorio izan daiteke. Argazkilaritza analogikoa eta digitala bateratzearen saiakeratik eratorritako emaitza da Markaidaren lana, eta, horretarako, sormena eta teknika nahastu dituela dio egileak.
Helburu bikoitza
Urte askotan egindako lanaren emaitza da Gernika-Lumon ikusgai jarri duen erakusketa, eta bide horretan hainbat gai jorratu ditu bermeotarrak. Gai horiek beste hainbat monografiatakoak direla azaldu du, eta denak ere helburu bikoitzagaz landu dituela. Batetik, norbera gai horretan sartzea zen asmoa, errealitatetik erreskatatu eta sentimendu bilakatu arte. Bestetik, gaiak lantzerakoan edertasun plastikoa bilatzea izan du helburu, mezuaren gainetik eta, askotan, fantasia hutsera heltzeko. «Gero eta konbentzituago nago momentuaren aurretik eta ondoren lortzen den irudi bat dela argazkia», esan du.
Erakusketako argazkietan bere sustraiak eta jatorria ere nabarmen utzi ditu artistak. Bermoeko kaleak zein eraikinak zintzilikatu ditu erakusketa gelako hormetan, eta Bermeoko galerna gogora ekartzen duen irudia ere badago tartean.
Bestetik, erretratuak, giza gorputzak edota motiboak ere nabarmendu ditu argazki teknikekin jolastuz: andre baten eskuek eusten duten lore bat, kasurako.