Gorka Benitez Trio taldearen jazz kontzertua, bihar, Mutrikuko Zabielen
Mutrikuko Udalak antolatutako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta doan izango da. Taldeak 'Salalagua' azken diskoa aurkeztuko du. Benitez Espainiako saxofoi jotzaile onenetarikoa daMutrikuko Udalak antolatuta, Gorka Benitez Trio musika taldeak jazz kont...
Mutrikuko Udalak antolatutako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta doan izango da. Taldeak ‘Salalagua’ azken diskoa aurkeztuko du. Benitez Espainiako saxofoi jotzaile onenetarikoa da
Mutrikuko Udalak antolatuta, Gorka Benitez Trio musika taldeak jazz kontzertua eskainiko du bihar, 19:30ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean, doan.Gorka Benitez saxo tenorrak gidatzen du hirukotea, eta harekin batera ariko dira David Xirgu bateria jotzailea eta Dani Perez gitarra jotzailea.
Taldeak Bartzelonan dauka (Herrialde Katalanak) egoitza, baina mundu osoan zehar ibiltzen dira. Orain, Euskal Herrian bira egiten ari dira.
Aurreratu dutenez, taldeak Salalagua azken lana aurkeztuko du Mutrikun.
Benitez Espainia mailan ospe handia duen saxofoi jotzailea da; 70 diskotik gora grabatu ditu, eta horietatik hamar lider bezala. Besteak beste, ondoko artistekin ere kolaboratu izan du: Randy Brecker, Omara Portuando, Paco Ibañez, Chicuelo, Gerardo Nuñez, Martirio eta Emilio Solla.
Jazz musikan adituak direnek diotenez, Benitezek musikagaz gauzak adierazteko gaitasun berezia dauka. «Sortzaile ona ere bada. Espainiako Jazz Musika Elkarteak saxofoi jotzaile, disko eta talde onenaren sariak eman dizkio».